Bihar eskainiko du Eragiyok Abesbatzak Gabonetako kontzertua, arratsaldeko 19:30etan. Bi zati izango ditu emanaldiak: lehenengoan, Pablo Sorozabalen jaiotzaren 125. urteurrena ospatzeko, musikari donostiarrak ahots grabeen taldeentzat idatzitako pieza ezagunak entzun ahal izango dira; bigarren zatian, aldiz, Châtel-Guyoneko jaialdian abestutako opera pasarteak eta Gabon-kantak abestuko dituzte.
Kontzertu hau aprobetxatuko dute, gainera, taldearen zuzendari berria jendaurrean aurkezteko. Ander Simal Alberdi estreinakoz arituko baita zuzendaritzan, eta Miren Gabirondoren debuta ere izango da, pianoa eta eskusoinua jotzen.
Ekitaldi honekin agurtuko dute 2022 urtea. Guztira 15 emanaldi eskaini dituzte urte honetan zehar, Euskal Herriko emanaldi ugari eta nazioarteko bi ekitaldi tarteko. 2023an ere badituzte erronkak; guztietan garrantzisuena 5. urteurrena.