Gaur, eskubaloia ezagutzeko ate irekiak

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 22a, 00:00

Gaur arratsaldeko 17:30etan, eskubaloia ezagutzeko tartea izango dute 2014an edo lehenago jaiotako neska-mutilek. Astigarragako kiroldegian egingo dira ate irekiak, eta Mundarrok bertaratzeko deia luzatu diete eskubaloia ezagutu nahi dutenei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!