Kiroldegia haunditzeko proposamenak jaso ditu, bozka gehien

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 21a, 00:00

493 herritarrek hartu dute parte galdetegian, eta kiroldegia haunditzen hasteko proposamenak irabazi du, 209 botorekin. 

Abenduaren 12an hasi zen aurrekontu parte-hartzaileen azken fasea: galdeketa. 21 proposamen zeuden eta herritar bakoitzak gehienez 4 aukeratu behar zituen. Galdetegia betetzeko epea amaitu zen dagoeneko, eta 493 herritarrek hartu zuten parte. Boto gehien jaso dituena Kiroldegia haunditzen hasteko proposamena izan da; 209 boto lortu ditu, hau da, %11,4a. Bigarren proposamen bozkatuena eskolako jolastokia birmoldatzea izan da, 188 botorekin; eta hirugarrena, ludoteka zerbitzua martxan jartzeko proposamena 186 botorekin.    

Beraz, 120.000 euroak, Kiroldegia haunditzen hasteko erabiliko da. 

 
Kiroldegia berritzeko, egungo egoera

2021ean, Udalak kiroldegia haunditzeko aurretiazko azterlana egin zuen, herritarren balorazioak eta ekarpenak barne. Hori guztia kontuan hartu dute kiroldegia berritzeko eta haunditzeko, behin betiko proposamena egiterakoan. 

Gaur egun, obra-proiektua idazteko fasean dago. Udalak urriaren 19an esleitu zion idazketa XL enpresari, 155.400 euroan (BEZa kanpo). Kontratua azaroaren 15ean sinatu zen eta 2023ko lehen hiruhilekorako oinarrizko proiektua idatzita egongo dela aurreikusten dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!