Ate irekiak antolatu ditu Mundarrok, kiroldegian, bihar arratsalderako

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 21a, 00:00

2014 edo lehenago jaiotako neskentzat eta mutilentzat dira ate irekiak.

Bihar arratsaldeko 17:30etan hasiko dira ate irekiak, Astigarragako Kiroldegian. 

Eskubaloia ezagutzera emateko asmotan, ate irekiak antolatu ditu Mundarrok, 'mundarro gara!' lelopean. Beraz, gaur arratsaldeko 17:30etan, eskubaloia gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, Astigarragako kiroldegian. 2014an edo lehenago jaiotako neska eta mutilentzat bideratuta daude biharko ate irekiak. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 33 36 76 telefonora, edota idatzi astigarragakomundarrofke@gmail.com helbidera.

Amaitzeko, antolatzaileek herriko gazteei gonbita luzatu diete: «gerturatu, ez izan beldurrik eta probatu eskubaloia gertutik. Zain izango gaituzu!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!