Norberto Alamandoz Musika Eskolako azken saioa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 00:00

Musika emanaldiz josi dute abendua Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek, eta gaur arratsaldeko 19:00etan eskainiko dute urteko azken saioa. Tronpeta, bonbardino, saxofoia, zeharkako txirula eta txistu entzunaldiaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, Erriberako Erakusketako aretoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!