Astiko Elkarteko Gabonetako zozketa, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 00:00

Gabonak alaitzeko, Astiko Elkarteko Gabonetako zozketa jarriko da martxan, gaurtik aurrera. Oraingo honetan, parte hartzen ari den establezimendu bakoitzak zenbait sari zozketatuko ditu, haien bezeroen artean, besteak beste, Gabonetako saskiak eta erosketa-baleak. Parte hartzeko, herriko establezimenduek eta tabernek txarteltxoak banatuko dituzte, kontsumizio baten truke. Bezeroak momentuan jakingo du sariduna den ala ez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!