Mundarrok galdu egin zuen Rotetaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 19a, 14:16

1-3 galdu zuten Preferente mailan urteko azken partidua.

Urteko azken partidua jokatu zuen Astigarragako taldeak Rotetaren aurka. Partiduaren lehen zatiaren minutu gehienetan kanpotarrak erosoago eta hobeto egon ziren bigarren egoera gehienak irabaziz, etxekoak ordea jokaldi horiek irabaztetik urruti ibili ziren.


Berrogeigarren minutuan, etxekoek atzean egindako akats bat kanpotarrek markagailuan aurreratzeko aprobetxatu zuten. Minutu gutxira etxekoek, Errastik areaz kanpotik egindako jaurtiketa bati esker, berdinketa lortu zuten.


Bigarren zati hasiera ona egin zuten moreek, aurkariaren areara egoera onetan iritsi ziren. Baina ordu laurdena bete zenean gaizki defendatutako falta batetan bigarren gola jaso zuten. Hurrengo minutuan kontrako penaltia, txartel gorri bat eta gola jaso zituen taldeak.


Maldan gora jarri zitzaion partidua baina amaiera arte dena eman zuten astigartarrek, nahiz eta emaitza ez zen gehiago mugitu.
Hamaikakoa: Aiant, Mateos (Castaño), Zabala, Joxe Mari (Oier), Koldo, Prior (Martxel), Mikel (Garziandia), Gomes (Samuel), Errasti,
Luis, Marcos.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!