Musika eta bertako produktuak uztartuta, Dasta Dantza Festa izango da Santo Tomas egunean, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 18a, 00:00

Crimsom disko zitzatzaileak alaituko du arratsaldea.

Bertako sagardo, ardo eta garagardo naturalak dastatzeko aukera izateaz gain, diskoziztatzaileek alaituko dute Meta Edabeak, 17:00etatik aurrera.

Datorren asteazkenean, abenduaren 21ean, Dasta Dantza Festa antolatu dute Meta Edabeak mikro garagardotegian. Musika, bertako edariak eta janaria uztartuko dituzte, Santo Tomas egunaren aitzakian. 

Alde batetik, bertako sagardo, ardo eta garagardo natural desberdinak dastatzeko aukera egongo da; Bizio, lurretako hirukote gaztea, Pet-Nat sagardoa fruta desberdinekin egina, Emari wines, Tolosako ardo aditua, eta Meta Edabeak artisau garagardotegia, bestek beste. Edariaz gain, Kroketxeak eskuz egindako kroketak dastatzeko aukera ere izango da. 

Musikaren alderdia, aldiz, bi disko ziztatzaileren esku egongo da. Tom Define Londrestik, eta Crimson Atenasetik. 

Arratsalde osoan zehar arituko dira musika emanaldiekin, 17:00etan hasi eta 22:00ak arte. Eta arratsaldeko tarte horretan aukera izango da bertako produktuak dastatu, eta haiekin gozatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!