Aurrekontu partehartzaileak, bihar arte bozkatzeko

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 17a, 00:00

Gaur arte bozkatu daiteke, 'astigarraga.eus' webguneko 'Parte hartu' atalean sartuta.

Astigarragako Udalak herritarrek egindako 301 eskaeren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertu ondoren, 21 ekimen iritsi dira aurrekontu partehartzaileen azken fasera, bozketara. Baztertu egin dituzte udal eskumenekoak ez diren gaiak, jarritako aurrekontua gainditzen dutenak edota bideragarritasun teknikorik ez dutenak. Aurrekontu partehartzaileen galdetegian herritarrek botoa eman ahal izango dute, bihar arte.

21 aukera hauetatik, lau aukeratu behar ditu 16 urte baino gehiagoko astigartar bakoitzak. Aukera bozkatuenak gauzatuko dira, 120.000 euroak agortu arte. Beraz bozkatzea garrantzitsua da.

Bozka emateko aukera bihar amaituko da eta bide bakarra dago oraingo honetan. Boto telematiko bidez egin behar da, astigarraga.eus/eu/parte-hartu webgunean sartuta.

 

21 proposamen aukeran eta lau proposamen bozkatu daitezke

Herritar bakoitzak lau proposamen bozkatu ditzake, eta honakoak dira aurrekontu partehartzaileen 21 proposamenak: Skate Park bat Portutxon; Bidebitarteren asfaltatzearekin jarraitu; autokarabana gunea Portutxon; bizikleta aparkaleku estali eta itxiak; udal eraikinetan eguzki-plaka gehiago instalatu; herri baratza parke publiko berri bat; haur parkeen hobekuntza; ludoteka zerbitzua martxan jarri; hilerrian hildakoen errautsak gordetzeko kolunbarioa eraiki; eskolako jolastokia birmoldatu; LED argiteriaren eraldaketarekin jarraitu; Apeztegitik udaletxeko plazara igogailua eraiki; azoka-gune estali bat sortu; kiroldegia haunditzen hasteko proiektua martxan jarri; Santiomendiko aterpea eta inguruak berritu; mural parkea herrian zehar; bidegorria egokitu Kale Nagusian; Arrobitxulon gune estali bat egokitu; Murgia parkean hobekuntzak; Ubarburu poligonoaren hiritartzea hobetu; eta petanka gune bat egin.

Bada non aukeratu nahi dena erabakitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!