Luken Labururen oroimenez kontzertuak eskainiko dira bihar Erribera Kulturgunean

Kronika - Erredakzioa 2022ko abe. 16a, 00:00

Kaos Urbano taldeko kidea.

Astigarragako Gazte Asanbladak antolatu ditu 19:30etatik aurrera, 'Anuxkalde Oi!' Lukenen oroimenez egingo den jardunaldiaren baitan.

Kaos Urbano, The Bobby's, Yakovlev 42, Northcousin eta Zulo taldeek hartuko dute parte bihar, 19:30etatik aurrera, Luken Labururen oroimenez antolatu diren kontzertuetan. Erribera Kulturgunean izango da eta Astigarragako Gazte Asanbladak antolatu du jaialdia.

Zipotza eta Ikatza tabernetan erosi daitezke sarrerak 15 eurotan. Poteoa ere egongo da bazkalostean KDP eta Andoni Ollokiegirekin. 

Kaos Urbano 25garren urteurrena ospatzen ari da. Jaio zen Madrilgo Alcobendas herrian eta 1997ko amaieran, beraien lehen maketa grabatu zuten: Falsa-democracia, garaiko gazte askoren gozamenerako.  2000garren urtean, Bronka & Rebelión lehen diskoa kaleratu zutenean, mundu mailako Punk oi! estiloko talde onenetako bat bihurtu ziren.

Luken Laburu gaztea pasa den udaran moto istripu baten ondorioz hil zen. Astigarragan oso ezaguna zen eta ezin hunkigarriagoa izan zen jaso zuen herri agurra, Emakumeen Plazan.

Bertan bildu ziren Lukenen senide, lagun, ezagun eta astigartar ugari. Oraingoan Gazte Asanbladak oroitu nahi du beraien laguna eta momentu hunkigarriak biziko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!