Ongizate emozionala eta autozainketa lantzeko, doako ikastaroa antolatu du Astigarragako Udalak, urtarriletik aurrera. Bi astetik behin egingo dituzte saioak, urtarrilaren 15ean hasita: asteartetan, 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxe Zaharrean. Saioa Garmendiak eskainiko du, eta 20 saio izango dira guztira. Tailerra doakoa izan arren, aldez aurretik eman beharko da izena, eta mugatua da plaza kopurua. Horretarako, etzikoa da azkeneko eguna: berdintasuna@astigarraga.eus helbide elektronikora idatzi behar da, edo 638 206 586 telefonora deitu goizez.