Doako antzerki saioa izango da ostiral honetan, Erribera kulturgunean: Trabajos de interior eskainiko du Behibi's konpainiako Patricia Francok, 20:00etan. Nork bere burua behatzeko ariketa bat izango da, eta umore kritikotik, munduaz eta bere buruaz barre egiten dakiela erakutsiko du aktore titiriteroak.