Eragiyok abesbatzak eskainiko duen Eguberrietako kontzertuan Pablo Sorozabal omenduko dute bere jaiotzaren 125. urteurrenean. Bigarren zatian opera pasarteak eta Gabon kantak entzun ahal izango dira. Miren Gabirondo Olazabalek lagunduko du taldea pianoz eta eskusoinuz, eta Ander Simal Alberdiren zuzendaritzapean arituko da.