Terrazen ordenantza berrikusita, gaur aurkeztuko dituzte ondorioak

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 30a, 00:00

Kultur Etxe Zaharreko aretoan aurkeztuko ditu Astigarragako Udalak prozesuaren ondorioak. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da aurkezpena. 

Gaur aurkeztuko ditu Astigarragako Udalak tabernetako terrazen ordenantza berrikusteko prozesutik atera dituen ondorioak. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da gaurko aurkezpena, Kultur Etxe Zaharreko aretoan. 

Uztailean abiatu zuen prozesua Astigarragako Udalak, terrazen erabilerari eta ezaugarriei erreparatuz «elkarbizitzarako gakoak» identifikatzeko, eta gako horiek identifikatuta «adostasunak» lantzeko, herritarrekin eta ostalariekin batera. Hiru saio irekitan herritarren eta ostalarien iritziak eta kezkak jaso zituzten, eta, orain, ondorioen azalpenarekin,  azken fasean sartu da terrazen ordenantza berrikusteko prozesua. 

Ondorioak entzutera berta­ratzeko izena eman behar da berdintasuna@astigarraga.eus helbidera idatzita, telefono hauetara deituta 943 50 57 01 edo 638 206 586, edota izenemate formularioa beteta ('astigarraga.eus'). Ostalariei eta bizilagunei zuzendutako aurkezpena izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!