Mundarrok irabazi egin du mutilen eta nesken seniorren lehenengo mailan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 29a, 00:00

Mundarrorentzako jardunaldi bikaina izan da asteburukoa. Nesken eta mutilen talde nagusiek garaipen ederrak lortu zituzten. Mutilek puntu bateko aldearekin, 75-74, garaitu zuten Aloña Mendi. Neskek berriz, 48-42 irabazi zuten Ganboaren kontra. Mutilek arnasa hartu dute eta Aloña Mendi berdindu dute sailkapenean. Neskek A-2 multzoa garaipenarekin hasi dute eta bigarren fase txukuna egiteko aukera dute. Gauzak ez ziren ongi joan Hernaniko taldearentzat, bigarren mailan. 46-78 galdu zuten Goierriren kontra . Hala ere, liderraren aurka galdu zuten eta ez esperotakoa zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!