Musikaz betetako abendua izango dute Astigarragan, Norberto Almandoz Musika Eskolaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 29a, 00:00
Abenduaren 18an izango da Gabonetako kontzertua, ikasleen eskutik.

Larunbatean eguerdiko 13:00etan eskainiko da egitarauko aurreneko kontzertua.

Kulturaz betetako hilabetea izango da urteko azken hilabetea astigartarrentzat. Izan ere, hilabeteko kultur ekintzen artean, Norberto Almandoz Musika Eskolak egitarau oparoa prestatu du, abenduan zehar musikaz gozatzeko.

Larunbat honetan izango da aurreneko emanaldia, Euskeraren Nazioarteko Egunaren harira; Moriarty eta Gabiltzanian taldeek kontzertua eskainiko dute Erriberako terrazan, eguerdiko 13:00etan.  Abenduaren 15ean, berriz, musika eskolako pianoko ikasleek hartuko dute lekukoa eta kontzertua eskainiko dute, Erriberako erakusketa aretoan, arratsaldeko 18:15etan. Hurrengo egunean, piano, ahotsa, gitarra elektriko eta baxu entzunaldiaz gozatzeko parada emango zaie astigartarrei, arratsaldeko 17:00etan, Erriberako erakusketa aretoan. Hilaren 18rako, urtero moduan, Musika eskolako Gabonetako Kontzertuak hartuko du protagonismoa, Erriberako auditorioan, eguerdiko 12:30etan. Hurrengo egunetan ere izango dira musikarekin lotutako emanaldiak, hala nola azaroaren 19an,  trikitixa eskusoinu eta pandero entzunaldia izango da Erriberan, eta hilaren 20an tronpeta, bonbardino, klarinete, saxofoi, zeharkako txirula eta txistu entzunaldia eskainiko dute ikasleek.

 

EGITARAUA

ABENDUAK 3

13:00 Moriarty eta Gabiltzanian kontzertua. Erriberako terrazan. 

ABENDUAK 15 

18:15 Musika Eskolako Pianoko ikasleen kontzertua. Erriberako erakusketa aretoan. 

ABENDUAK 16

17:00 Piano, ahots, gitarra elektriko eta baxu entzunaldia. 

ABENDUAK 18

12:30 Musika eskolako Gabonetako Kontzertua. 

ABENDUAK 19

18:30 Gitarra, trikitixa, eskusoinu eta pandero entzunaldia.

ABENDUAK 20

19:00 Tronpeta, bonbardino, klarinete, saxofoi, zeharkako txirula eta txistu entzunaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!