Terrazen ordenantza hizpide, etzi

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 28a, 00:00

Etzi, tabernetako terrazen ordenantza berrikusteko prozesuaren ondorioen berri emango du Udalak. Arratsaldeko 16:00etan jarri dute horretarako hitzordua, kultur etxe zaharreko aretoan. Bertaratzeko izena eman behar da berdintasuna@astigarraga.eus helbidera idatzita, telefono hauetara deituta 943 50 57 01 edo 638 206 586, edota izenemate formularioa beteta ('astigarraga.eus'). Ostalariei eta bizilagunei zuzendutako aurkezpena izango da. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!