Euskal artilea ezagutzeko aukera, gaur, Erriberan proiektatuko duten dokumentalarekin

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 27a, 00:00
Muturbeltz proiektuko kideen bisita izango dute gaur, astigartarrek.

Dokumentalaren ostean, Muturbeltz proiektuko kideek, performance eder bat eskainiko dute, eta solasaldi batekin emango zaio amaiera arratsaldeko jarduera honi. 

Gaur arratsaldean, euskal artilea ezagutzeko aukera izango dute astigartarrek. Izan ere, Euskal artilea ezagutu dokumentala proiektatuko dute, arratsaldeko 17:00etan, Erriberan. Euskerazko dokumentala izango da, eta euskal artilearen historia ezagutzeko tartea eskainiko du. Behin dokumentala proiektatuta, Muturbeltz proiektuko kideek, performance eder bat eskaintzeaz gain, gaiaren inguruko solasaldia ere eskainiko dute. 

Horrez gain, antolatzaileek gogorarazi dute ez dela sarrerarik behar bertaratzeko. 

 

Karrantzatik, Muturbeltz

Muturbeltz marka Karrantza Haranean egindako dinamizazio proiektu baten emaitza da. Ekoizpenei zentzua ematea da Muturbeltz familiaren xedea: «pertsonekiko, animaliekiko eta ama lurrarekiko errespetuz. Antzinako jakintzak bizirik mantentzea eta gure garaikidetasunera egokitzea da gure asmoa. Arteak eta diseinuak artilearen potentziala esploratzeko aukera ematen digute, artisau-tekniken eta -ezagutzen bidez». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!