Hobariak eskatzeko epea, udal tasetarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 26a, 00:00

Hainbat tasa ordaintzeko hobariak aplikatuko ditu Udalak, eta abenduaren 31ra arte eskatu daitezke.

Hainbat udal tasa ordaintzeko, hobariak aplikatu nahi ditu Astigarragako Udalak, 2023rako: ura, zaborra, kultur jarduerak, ikastaroak eta Gaztelekua.

Hobariak jasotzeko, eskaera egin behar da, eta abenduaren 31ra arte dago epea. 2021eko familia-unitateko kide guztien diru-sarrerak aurkeztu behar dira, udaletxean: 2021eko errenta aitorpena, edo diru-sarrerarik ez daukala egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.

Hiru baldintza bete behar dira: Astigarragan erroldatuta egotea, Udalarekiko ordainketak egunean izatea, eta osatu duten hobari-taularen araberako diru-sarrerak izatea. %50ekoa, %75ekoa edo %90ekoa izan daiteke hobaria, bizikidetza unitateko diru-sarreren eta kide kopuruaren arabera. Informazio gehiagorako: kontuhartzailea@astigarraga.eus, edo 943 33 52 33.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!