Hondakinen Prebentziorako Astean, hainbat ekintza Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 25a, 00:00

Hondakinen Prebentziorako Astea ari dira ospatzen Astigarragan, eta horren baitan, hainbat ekintza berezi prestatu dituzte Erribera kulturgunean. Astelehenean inauguratu zuten Hariari tiraka: dotoretasun birziklatua izeneko erakusketa, eta abenduaren 13ra arte egongo da ikusgai. Liburutegian, berriz, gomendioen txokoa izango da aste honetan zehar: prebentzioaren inguruko liburuak eta ikusentzunezkoak gomendatuko dizkiete herritarrei. Eta igande honetan, azkenik, Euskal artilea ezagutu dokumentala eskainiko dute antzokian, 17:00etan hasita. Solasaldia ere izango da, ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!