Sagardoetxean gidari lanak egiteko hautaketa prozesua, martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 21a, 00:00

Lanaldi erdiko lanpostua izango da, 2023ko urtarrilaren 1ean hasita. Lanbiden eman behar da izena.

Sagardoetxea Museoan gidari lanak egiteko pertsona baten bila ari da Sagardun Partzuergoa, eta hautaketa prozesua jarri du martxan. Lanaldi erdiko lanpostua izango da, 2023ko urtarrilaren 1ean hasita; eta lanpostu finkoa izango da, sei hilabeteko probaldiarekin. Lan eskaintza Lanbidek kudeatuko du, eta beraz, interesa dutenek Lanbideren bitartez eman beharko dute izena, abenduaren 2ra arte.

Besteak beste, eskatu dituzte goi-mailako edo unibertsitateko ikasketak, euskerazko C1 maila eta inglesezko B2 maila, eta gidabaimena. Lanpostuaren eskakizun guztiak ikusgai daude ondorengo webgunean: sagardoarenlurraldea.eus/partzuergoa/kontratatzailearen-profila.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!