Eguraldiak lausotu zuen Euskaraldiaren hasierako jaialdia, Astigarragan; eta atzeratu behar izan zuten Astigarragan euskaraz mural erraldoiaren margoketa. Baina umorerik ez zuten galdu, eta hain zuzen ere, umoretik asko izan zuen bertso saioak, Alaia Martinekin eta Aitor Etxebarriazarragarekin. Agin Laburu ez ezik, gaiak eta puntuak jartzen aritu ziren bertso eskolako ikasleak ere; haietako batzuk, Etxebarriazarragaren ikasle direnak Martuteneko eskolan. Ez zuten gupidarik izan, irakaslearekin...