Zilegi Eskolen barruan, Toxikorik gabeko bizitza saioa eskainiko dute datorren asteazkenean, higiene eta garbiketa produktuek dituzten osagaiei eta gorputzean duten eraginari buruz. 18:00etan izango da, kultur etxe zaharreko areto nagusian, eta doakoa eta irekia da. Izena eman nahi duenak, 663 043 314 telefonora deitu dezake, edo zilegieskola@aek.eus helbidera idatzi.