Agin Laburu Amurrioko finalaurrekoan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 18a, 00:00

Agin Laburu ariko da bihar, Amurrion.

Bihar arratsaldeko 17:00etan hasiko da bigarren itzuliko lehenengo saioa.

Dagoeneko lehen itzuliko lau finalaurrekoak jokatu dira. Hori horrela, bihar hasiko da Amurrion bigarren itzulia, eta bertan izango da Agin Laburu astigartarra. Berarekin batera bertsotan ariko dira, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran eta Onintza Enbeita Maguregi. Bañueta kiroldegian izango da bigarren itzuliko lehen saioa, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Gai-emaile lanetan Beñat Vidal Gurrutxaga arituko da.

Biharko saiorako sarrerak  bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragai, edota Amurrion bertan, Bañueta kiroldegian, 15:00etan irekiko da leihatila. Saioa 17:00etan hasiko da eta ateak 15:45etan irekiko dira. 

Agin Laburu sailkapenean 10garren postuan doa, 677 punturekin. Itxuraz zaila du finalera pasatzea, baina biharko saioan borrokatuko du, seguru.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!