'Invisibles' proiekzioa gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 14a, 00:00

Proiekzioa euskeraz izango da, eta ondorengo solasaldia, berriz, gaztelaniaz.

Gaur arratsaldeko 18:00etan, Emma Larretaren eskutik Invisibles proiekzioa ikusteko aukera izango dute astigartarrek, Erriberan, eta proiekzioa amaituta, solasaldi bat ere eskainiko da. Proiekzioa euskeraz izango da eta solasaldia, berriz, gaztelaniaz. Antolatzaileek gogorarazi nahi izan dute sarrera doakoa dela. 

Emma Larretak bizipenak, barru-barrutik

Emma Larretak 2007an hilketa saiakera jasan zuen, bere bikotekide ohiaren eskutik eta jasotako 27 labankadek ondorio fisiko larriak utzi zizkion. Bere testigantza zuzenean ezagutu eta indarkeria matxistaren inguruan hausnartzeko aukera izango dute astigartarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!