Astigarragako Udalak aditzera eman du aurtengo argazki lehiaketa bertan behera gelditu dela, besteak beste, argazki gutxi jaso dituztelako. Beraz, 2023ko Udal egutegia aurreko urteetako lehiaketan finalista geratutako argazkiekin osatzea erabaki dute.