Bihurguneak zabaltzearekin batera, beste lan eta egokitzapen batzuk egin direla adierazi du Astigarragako Udalak; segurtasuna, ikusgarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko, hala nola: espaloiari jarraipena emateko eskailera batzuk egin dira; eskailera horietatik abiatuta, auzoraino doan oinezkoen bidea margotu da, eta auzoaren oinezkoentzako bidearekin lotu da. Bidea mugatzeko, gainera, soinu-takoak jarri dira; errepidean bi irtengune jarri dira abiadura murrizteko; seinalitika berria jarri da, eta horrekin batera 'kaptafaroak' ipini dira; bigarren bihurgunetik laugarrenera arte argiteria lurperatu da; bi hormatxoren altuera handitu da segurtasuna bermatzeko; eta azkenik, euri-uren hustubideak ere berritu dira, eta zenbait tokitan ura ongi hartzeko lanak egin dira.
Astigarragako Udalak aditzera eman du inbertsioa 171.977,58 eurokoa izan dela.