'Black is Beltza II: Ainhoa'-ren proiekzioa errepikatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 00:00

Black is Beltza II: Ainhoa pelikularen proiekzioa izan zen joan den igandean, Erribera kulturgunean. Baina proiekzioan gertatutako akats baten ondorioz, ez ziren euskerazko azpitituluak agertu. Horregatik, kultura sailak erabaki du proiekzioa errepikatzea eta igandeko ikusleei doan ikusteko aukera ematea. Gaur izango dute horretarako tartea, iluntzeko 20:00etan. Erriberako leihatilan jaso daitezke gonbidapenak, gaur bertan. Horrekin batera, izandako eragozpenengatik, barkamena eskatu dute arduradunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!