Terrazen ordenantza berrikusteko partehartze prozesuaren barruan, bigarren saio irekia antolatu dute etzirako, hilaren 9rako. Kultur Etxe Zaharreko aretoan izango da, 16:00etan, eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Aurreratu dutenez, helburua da «Lehen saioan bizilagunek eta ostalariek egindako ekarpenak eta proposamenak egingarriak diren aztertzea eta adostasunetara iristen saiatzea».