'Francoren mende kantatzen genuenean' liburuaren aurkezpen kantatuaz gozatzeko aukera izango dute astigartarrek, gaurkoan. Arratsaldeko 18:30etan, hasiko da aurkezpena, Gure Izarra Elkartean, eta sarrera librea da. Honako gonbidatuak izango dira aurkezpen kantatuan: Colette Larraburu liburuaren idazlea, Gexan eta Patxika Alfaro, Peio Ospital, Pantxoa Carrere, Joanes Borda, Panpi Lacarrieu eta Beñat Sarasola.