Deialdia, lehiaketa ireki bidez, Udal brigadarako

Kronika - Erredakzioa 2022ko aza. 2a, 00:00

Bi peoi lanpostu betetzeko eta lan-poltsa eratzeko deialdia da, eta azaroaren 8a da eskabideak aurkezteko azken eguna.

Udalak deialdia zabaldu du bitarteko bi funtzionario izendatzeko, lehiaketa ireki bidez, udal-brigadan bi peoi lanpostu betetzeko, eta baita eta bi lan-poltsa eratzeko ere.

Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute, eta azaroaren 8a dute horretarako azken eguna. Eskabideak eskuragai daude Udalaren webgunean, www.astigarraga.eus. Horrekin batera, eskabideak Udalean bakarrik aurkeztuko dira, bai paperean, bai baliabide elektronikoen bidez. Lehenengo aukera hautatzen dutenek, Udaleko Erregistro Orokorrean egingo dute tramitea eta bigarren aukera hautatzen dutenek, berriz, Erregistro Telematikoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!