Astigarragaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusten ari da Udala, eta, pozesu horretan, erabaki garrantzitsuak hartuko ditu Astigarragaren hurrengo 10-15 urteetarako. Bide horretan, saio irekia antolatu du Udalak, gaurko. Erribera kulturgunean izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita. Bertan, etorkizuneko Astigarragarako definitu diren azpi-alternatiben berri emango dute eta, horrez gain, herritarren iritziak ere jasoko dira.