Liburuaren aurkezpen kantatua, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 30a, 00:00

Gure Izarra elkartearen mendeurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldien artean, Francoren Mende Kantatzen Genuenean liburuaren aurkezpen kantatua egingo dute. Azaroaren 4an, ostiralean, izango da 18:30etan, elkartean bertan. Sarrera librea da eta bertan izango dira Colette Larraburu (idazlea), Gexan eta Patxika Alfaro, Peio Ospital, Pantxoa Carrere, Joanes Borda, Pampi Lacarrieu eta Beñat Sarasola.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!