Etxeko konponketak

Kalitatea eta profesionaltasuna, Alkainen

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 29a, 00:00

Iñaki Sudupe Alkaineko leihoen saileko langilea.

BABESTUTAKO EDUKIA

1951tik, etxeetarako materialaren salmentan buru-belarri jardun du Alkainek, punta-puntako materialak eskainiz, eta oraindik ere hala jarraitzen du. Esperientzia zabalari eta produktuen aniztasunari eta kalitateari esker, Urumea bailaran erreferente dira. Gizpuzkoan bi egoitza daude eta horietako bat Astigarragan kokatzen da. 

Eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko xehetasunak emateaz gain, etxeetako leihoen garrantziaz ere jardun du Iñaki Sudupek, Alkaineko merkatariak: «Guk eskaintzen dugu zerbitzu osoa. Hasten gara bezeroari eskaintzen leihoen perfilak, eta egia da denak dauzkagula, hala nola, egurrezko leihoak, PVC leihoak, aluminiozko leihoak eta termofibrazko leihoak. Azken hau material berria da, eta oso aislamendu ona ematen du, gaur egun punta-puntakoa den produktua, hain zuzen ere». 

Era berean leihoen garrantzia azpimarratu du Sudupek: «kontutan izan behar da leihotik dena sartzen zaigula eta leihotik dena ateratzen zaigula. Beraz, gaur egun leiho on bat edukitzeak eta instalazio on bat edukitzeak sekulako garrantzia dauka. Gure eginkizuna, beraz, hori da, hasieratik amaierara aholkularitza ematea. Lehenengo neurketa egiten dugu, aurrekontu bat prestatzeko; gero, bezeroaren etxera joaten gara aztertzeko etxea nola dagoen eta zein leiho behar diren. Eta noski, etxearen beharrak kontutan izanik, leiho mota bat jartzen dugu edo beste bat». Leiho berriak jartzearen atzean prozesu bat dago, eta horretarako bidelagun paregabea da Alkain: «behin aurrekontua prestatuta, bezeroari azaltzen diegu zeintzuk diren gure produktuak, eta bezeroaren esku dago erabakia. Baina esan bezala, guk beharren eta etxearen arabera aholkatzen diogu bezeroari, bidean lagunduz». 

Neguan, etxea goxo-goxo mantentzeko berogailua jarri ohi da, baina bero hori mantentzea, batzuetan, zaila izaten dela dio Sudupek, eta leihoen eginkizuna nabarmendu du: «Leiho bat aldatzea inbertsio bat da, neguan berogailua jartzen dugunean, kalitatezko leihoek beroa mantenduko dute, eta etxeko konforta irabazten da. Leiho batek ematen digun aislamendua, oso-oso garrantzitsua da».

 

Alkain eta kalitatea 

Sudupek, termofibrazko leihoek eskaintzen duen aislamenduaz jardun du, besteak beste: «gaur egun, aluminiozko leiho oso onak daude, baina aislamenduari dagokionez ez dituzte balore onak. Termofibrazkoak, aldiz, sekulako aislamendua ematen dute. Leihoak, beraz, emango digu hotza eta beroa mantentzeko aukera, eta horrekin batera, balore garrantzitsu bat eskaintzen digu: etxeko konforta. Gaur egun, leihoak, kristal doblearekin edo triplearekin eginak dira, aislamendua delako faktore garrantzitsu bat». 

Alkainek eskaintzen dituen leihoak dira kalitatezkoak, gama altukoak eta prezio oso lehiakorrekin. «Gainera, etxe pasiboaren ziurtagiria daukagu. Etxe pasiboak dira, urte guztian tenperatura berdina mantentzen duten etxeak. Hortaz, leihoak garrantzia du, tenperatura mantentzen duelako. Beraz, guk ditugun leihoek, ziurtagiri hori daukate. Guk egiten dugu lan kalitatezko markekin. Beraz, produktuak oso kalitate onekoak dira» argitu du Alkaineko merkatariak. 

 

Punta-puntako leihoak dituzte Alkainen.
 
 

Muntaien garrantzia 

Puntako profesionalek osatzen dute Alkain, eta ematen duten zerbitzua konpletua da: «hasierako aholkularitzatik hasi, eta amaierara arte, muntaia ere guk geuk egiten dugu. Leihoak garrantzi haundia du, baina montajeak ere pisu haundia du, nahiz eta leiho onak jarri, muntaia ez badago ondo, leiho horiek ez dute behar bezala funtzionatuko». Muntaiak egiterako garaian, kalitatezko materialak erabiltzen dituzte, esaterako, espumaz betetzen dute leihoa ipiniko den eremu guztia, pareta eta leiho artean aislamendu ona edukitzeko helburua izanik. «Alkainen ferreteria alorra ere badaukagu, beraz, lana egiterako garaian, kalitatezko materialak erabiltzen ditugu, punta-puntako materialengatik egiten dugu apustu, bai silikonak, bai espumak… Normalean guk erabiltzen ditugun produktuak ez dituzu beste leku batean aurkituko, adibidez, termofibra».

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!