Deblauki taldearen kontzertua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 28a, 00:00

Kontzertua eskainiko du Deblauki taldeak, gaur arratsaldeko 19:30etan hasita, Erriberan. Kulturguneko terrazan ariko da Norberto Almandoz musika eskolako taldea, eta doakoa izango da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!