Igiñizen 'Mundua arnastu nahian' ikusentzunezkoa, gaur Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 26a, 00:00

Iluntzeko 19:00etan hasiko da ingurumenari lotutako hitzaldia. Aitor Igiñiz andoaindarra munduan zehar ibili da urteetan zehar bizikletan.

Ingurumenarekin lotuta, bigarren hitzordu bat jarri dute Erriberan bertan, gaur: Aitor Igiñizen Mundua arnastu nahian ikusentzunezkoa eskainiko dute, iluntzeko 19:00etan hasita.

Andoaindarrak 16 urte eman ditu mundu osoan zehar bizikletarekin bidaiatzen, eta 120.000 kilometro baino gehiago egin ditu. Bidaia luze horretan bizitakoak bildu ditu ikusentzunezkoan.

 

5.800 egun, 123.000 kilometro, 70 herrialde eta 5 kontinente

2006ko urriaren 13an hasi zen, bizikletaz bateko eta besteko bazterrak eta parajeak ezagutzeko asmoarekin, mundua arnasten. Geroztik, 5.800 egun eta 123.000 kilometro joan dira bidean, 70 herrialde, 5 kontinente, Karakorum Highway, Friendship Highway edo Pamir Highway bideak…

Ametsak aurrera jarraitzen du! Baina, orain, atsedenaldi txiki bat hartu du, eta astigartarrekin partekatuko ditu bidaiaren bizipenak eta gora-beherak.

Herritar guztiei zuzendutako ekimena da. Ezagutza esparruak zabaltzea, kultura maila aberastea, aisialdiaz gozatzea, harreman berriak bideratzea, eta gizarte gaiekiko jarrera aktiboa sustatzea dira ekimen honen helburuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!