20 urteko Enekoitz Azparrenek (Laboral Kutxa) Euskaltelen korrituko du hurrengo bi denboraldietan. 20 urteko txirrindulari astigartarrak 2023ra arteko kontratua duen Xabier Mikel anaiarekin batera ariko da. Taldearen iragarpen ofizialik ezean, Azparren gaztea profesionaltasunera igo da Etorkizuneko Tourra eta Munduko Txapelketa jokatu ondoren. Euskal egutegian bi garaipen lortu ditu, Ereñon eta Euskadiko Txapelketan, Natxituan. Hirugarren izan zen Nafarroako Itzulian eta Girino lasterketa ere jokatu zuen.