Ikasturteko programazioarekin jarraituz, beste tailer bat antolatu da Astigarragako Emakumeon Etxean, gaur: Amatasuna eta erotika, errealitatearen beste aldea ezagutzen. Emakumeon Etxean bertan izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita; eta Plax! sexu eta bikote aholkularitzak gidatuko du saioa. Doakoa da tailerra, baina izena eman behar da aldez aurretik.