Amatasuna eta erotika lantzeko tailerra, asteartean Emakumeon Etxean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 24a, 08:45

Ikasturteko programazioarekin jarraituz, beste tailer bat antolatu du Astigarragako Emakumeon Etxean, biharko: Amatasuna eta erotika, errealitatearen beste aldea ezagutzen. Emakumeon Etxean bertan izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita; eta Plax! sexu eta bikote aholkularitzak gidatuko du saioa. Doakoa da tailerra, baina izena eman behar da aldez aurretik: emakumeonetxea.astigarraga@gmail.com helbidean, Emakumeon Etxean bertan (Kale Nagusia 23), edo 648 417 157 telefonoan. Haur zaintza zerbitzua ere eskainiko dute, aldez aurretik eskatuz gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!