Zilegi Eskolaren estreinako saioa, asteazkenean

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 24a, 00:00

Asteazken honetan egingo du ikasturteko aurreneko saioa, Astigarragako Zilegi Eskolak. Gau Beltzaren inguruko solasaldia egingo dute, 18:00etan kultur etxe zaharreko bilera gelan, Ainara Vazquezekin. Gau horretako bitxikeriak kontatu, eta urriaren 31n herrian zer egingo den emango du aditzera. Doakoa da saioa, baina izena eman behar da: 663 043 314 edo zilegieskola@aek.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!