Literatur solasaldi bana, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 24a, 00:00

Jorge Carrero, gaztelaniazko literatur solasaldien gidaria.

Gaur eta bihar izango dira urriko bi literatur solasaldiak, Erriberan. Jose Angel Gonzalez Sainzen El arte de la fuga liburuari buruz ariko dira gaur, 19:30etan, Jorge Carrerok gidatuta. Bihar, berriz, Bertol Arrietaren Gezurra berdaderoa liburua izango dute hizpide, 19:30etan hori ere, Isabel Etxeberriak gidatuta. Irekiak dira, eta doakoa da partehartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!