Astigarragako auzo konpostaren inguruko azterketa eta jarraipena egin zuen, 2021ean zehar, Nafarroako Unibertsitate publikoko ikasle batek. Eta azterlan horren emaitzak herritarrei aurkezteko, hitzaldia eskainiko du bihar, Erribera kulturgunean. Arratsaldeko 18:00etan izango da, eta euskeraz zein gaztelaniaz emango du emaitzen berri.