'Nekatutak' bakarrizketa bihar, Antton Telleriak

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 20a, 00:00

Bakarrizketa umoretsua eskainiko du Antton Telleria kazetari eta aurkezleak, ostiral honetan, Erribera kulturgunean: Nekatutak. Iluntzeko 20:00etan izango da, eta sarrerak salgai daude Erriberan bertan eta astigarraga.eus webgunean: helduek 8 euro, eta 18 urtetik beherakoek 4 euro. Barre eginarazteko helburu bakarrarekin, zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da Telleria, eta «delikatuak» izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: psikologoak, ETA, Ertzaintza, irakasleak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!