Antton Telleria "artixta" tolosarra bueltan da bailarara, Nekatuak bakarrizketarekin. Hernanin eta Goizuetan izan ondoren, orain Astigarragan eskainiko du bere lan umoretsua, barre algarak itzuliz. Erribera Kulturgunean izango da ikuskizuna, ostiralean, urriaren 21ean, 20:00etan hasita. Bakarrizketa arrakasta ari da izaten.
Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saiatuko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar bat eta “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: psikologoak, ETA, Ertzaintza... eta, nola ez, polemikoenak: irakasleak.
Ikuskizunerako sarrerak Erriberan bertan erosi daitezke arratsaldez, leihatilan emanaldiaren egunean ordubete lehenago, eta Udalaren webgunean www.astigarraga.eus.
Sarrerak 8 euro balio du eta 18 urtez azpikoek prezio erdian, 4 eurotan erosi ditzakete. Sarrera ona espero da