Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik urriaren 31ra arte

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 17a, 00:00

Edizio honetan dagoeneko Grupo Zabala Edertasun Zentroa eta Kupela taberna proiektuak babestu ditu Udalak.

Guztion Astigarraga merkataritza berraktibatzeko programaren baitan, dirulaguntza lerro berri bat abiatu zuen Astigarragako Udalak 2020an; Guztion, merkataritza ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzak, hain zuzen ere. Aurten laguntzak eskatzeko epea zabalik dago urriaren 31ra arte. Edizio honetan ondorengo proiektuak babestu dira dagoeneko: Centro de Estética Grupo Zabala, S.L. Edertasun zentroa eta Kupela taberna.

Dirulaguntzak estaltzen dituen gastuen artean lokalaren gastua laguntzeko izango dira. 4.000 euro bitarteko dirulaguntzak dira eta eskatzailearen egoeraren arabera gastuen %30 eta %50 artean finantzatuko da.

Oinarriak ondorengo estekan ikusi daitezke: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/03/07/c2201117.pdf

 

Lokal hutsen poltsa

Bestetik, Astigarragako Udalak lokal hutsen poltsa sortu zuenetik, lau lokal aktibatzea lortu da. Oraindik ere aukera dago atxikimendu berriak jasotzeko eta interesa duen jabeak informazioa eskatu edota izena eman dezake Guztion Astigarraga webguneko formularioa betez.

Laguntza ekonomikoaz haratago, aholkularitza eta bidelaguntza jasotzeko aukera ere badago eskualdeko Ekinean ekintzailetza zerbitzuaren bitartez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!