Erakusketa, asteartetik

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 16a, 00:00

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) gaia mahai gainean jarriko dute Erribera kulturgunean, horretarako antolatutako erakusketarekin. Hilaren 18an, datorren asteartean, inauguratuko dute, eta azaroaren 17ra arte egongo da ikusgai. Gainera, inaugurazio egunean, dokumentala eskainiko dute 19:00etan. Erakusketan, besteak beste, azalduko dute AHTak Astigarragan izango duen eragina, hainbat panelen, planoren eta irudiren bidez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!