Joan den asteazkenean hasi zen, Parisen, Pistako Munduko Txapelketa. Eta maila bikaina erakutsita, bertan dago Jaime Romero astigartarra, elite mailan. Ezin hobe ari da denboraldi honetan ere, eta Espainiako selekzioaren deia jaso zuen mundialerako.
Asteazkenean izan zuen sailkapen proba, selekzioko gainerako txirrindulariekin batera, eta hamabosgarren postuan amaitu zuen, 4:04:753ko denbora osatuta. Emaitza horrekin, astigartarrak ez du zuen lortu Espainiarekin finalera sailkatzea, baina lanean jarraitzea du helburu.