'Giza habitat ezkutua' ikusteko, azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 14a, 00:00

Beñi Agirrek ikustaldi gidatua egingo du gaur, 19:00etan, eta ondoren kenduko dituzte informazio panelak.

Nabarralde Fundazioak antolatuta, Giza habitat ezkutua erakusketa ikusgai egon da azken bi asteotan, Erribera kulturgunean, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. 

Egitaraua jarraituta, gaur izango da informazio panelak ikusteko azken eguna. Itxiera egunerako, Beñi Agirrek ikustaldi gidatua egingo du, arratsaldeko 19:00etan hasita. 

Erakusketak Euskal Herriko historiaren gakoak erakusten ditu: euskal nafarren habitata eta lurraldetasuna, eta, horrez gain, mugarri izan diren datak, pertsonaiak eta gertaera garrantzitsuak. Informazio hori guztia modu grafikoan kontatu du Nabarraldek, 14 horma-irudiren bidez. Datu guztiak euskeraz zein gaztelaniaz irakur daitezke, eta, gainera, gaur, Agirreren azalpenekin, gaian sakondu ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!