Martina Pradinik irabazi zuen Sagar Zaku lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 13a, 00:00

AEK-ko irakasleak eta sarituak.

Martina Pradini izan zen Sagar-Zaku lehiaketako irabazlea. Sagar Uzta festan, Astigarragako AEK-k, urteroko legez, antolatu zuen lehiaketa. Zakuak zenbat pisatzen zuen asmatzen zuenak eramango zuen saria, eta Martinak asmatu zuen. Saria bi sagardo botila eta gazta ziren, eta irabazleek gustura eraman zituzten etxera!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!