Aurrekontu parte-hartzailean proposamenak aurkeztu daitezke

Kronika - Erredakzioa 2022ko urr. 12a, 00:00

Udalak 120.000 euro aurreikusi ditu astigartarrek erabaki dezaten zertara bideratu nahi dituzten. Urriaren 24ra arte egin daitezke proposamenak.

Aurten ere Astigarragako Udalak aurrekontu parte-hartzaileak martxan jarri ditu. Udalaren 2022ko aurrekontuan 120.000 euro daude, astigartarrek zuzenean zertarako erabili erabakitzeko. Urriaren 24ra gauzatuko da lehenengo fasea eta edozein herritarrek du proposamenak egiteko aukera. Proposamena idatzi behar da herritarrek etxean jaso duten eskuorrian eta ondorengo lekuetan utzi daiteke: Udaletxea, kiroldegia, Herri Eskola, Erribera Kulturgunea, Gaztelekua, Kiriketa Haurreskola, AEK eta Kontxa Etxeberria plazan, Joseba Barnadiaran plazan, Errekatxo plazan, Ergobia plazan eta Norberto Almandoz plazan dauden kaleko udal postontzietan. 
www.astigarraga.eus webgunean dagoen formularioa ere beste bide bat da proposamenak helarazteko eta alkatetza@astigarraga.eus helbidera ere proposamenak bidali daitezke. 

Bigarren fasean, udal-teknikariek proposamenen bideragarritasuna baloratuko dute. Hirugarren fasean, proposamen finalistak aukeratuko dira. Azkenik, laugarren fasean denon artean erabakiko dute botoa emanez.

 
Aurreko urteetako proiektuak gauzatu dira eta gauzatzear dira

Ekimen honi esker, hainbat hobekuntza eta proiektu egin dira herrian; hala nola Herri Eskolako jolastokia estaltzea, eguneko zentruan berritze-lanak egitea, pump track-a, jolas eta aisialdi-guneak ibai parkean (azken hauek laster egingo dira)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!